2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Udaltzaingoko buruen izendapenak
2023ko uztailaren 26an, Cintruenigoko alkateak ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik Cintruenigoko Udalak 2023ko uztailaren 5eko ohiko bilkuran hartutako erabakia. Horren bidez ezartzen da udal honetan behin-behineko langile bakarra egonen dela, Udaltzaingoko burua hain zuzen ere. Erabakia Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 104.1 eta 104 bis artikuluei jarraikiz hartu zen.
Ikusirik libreki izendatu eta kentzeko behin-behineko langileak izendatzeari buruzko legezko xedapenak, zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan jasota dauden. Zehazki, honako hau dio lege horren 29.4 artikuluak: Udaltzaingo bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legedian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez".
Ikusirik, halaber, lehenago aipatu legeriari jarraikiz, Udalaren plantilla organikoan adierazi bezala, Udaltzaingoko buruaren kargua behin-behinekoa eta izendapen librekoa dela.
Halaber, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 104,2. artikuluak xedatzen du behin-behineko langileen izendapena eta kargutik kentzea izendapen librekoa direla eta toki entitateko alkateari edo buruari dagozkiola.
Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.1.e) artikulua.
Horiek guztiak horrela, ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Enrique Chivite Ayala Cintruenigoko Udaltzaingoko buru izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta lanpostu horretarako indarrean dauden plantillan eta udal aurrekontuetan jasotako soldata izanen du.
2. Udal honetako funtzionario izendatzea Enrique Chivite Ayala, zerbitzu berezietako egoeran, Udaltzaingoko buru lanpostua betetzeko.
3. Izendapenak ebazpena eman aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte iraungo du, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.
4. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren alorrari eta udal Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.
5. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilera arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Cintruenigon, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2311205