166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 74. eta 75. lurzatietan. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2023ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 74. eta 75. lurzatietan. Domingo Yoldi Pérezek eta Victoria Gutiérrez Sádabak sustatu dute.

b) Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuari, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, inskriba dadin Planeamenduko Erregistroan, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

ARAUDIA:

A. Antolamendu-planoak.

Eransten da antolamenduko proposamenaren grafikoa den planoa.

Bertan kotatu dira proposatutako bolumenak.

B. Hirigintzako arauak.

Ez da aldatzen hirigintzako araurik, salbu adierazitako bolumenetako lerrokadurak eta antolamendua, horixe baita xehetasun-azterketaren xedea.

Carcarren, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Antolamendu-planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311235