166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Etxabarriko 9. poligonoko 329. lurzatian. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2023ko martxoaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Etxabarriko 9. poligonoko 329. lurzatian. Eduardo Aramendia Echávarrik sustatu du, eta helburua da lurzatiaren iparraldeko mugatik hiru metroko gehieneko lerrokadura kentzea.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, egintza eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2023ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311108