2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UZTARROZE
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Udalak, 2022ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zen deialdi bat onestea, bete zedin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (albientea) lanpostu huts bat, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, erabakitzen da: Conrado Marco Indurain izendatzea lan-kontratatadun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (albientea) lanposturako. 02 kodea du Uztarrozeko Udalaren plantilla organikoko lanpostu-zerrendan.
2023ko maiatzaren 11n jabetu beharko du lanpostu huts horretaz Uztarrozeko Udaletxean.
Uztarrozen, 2023ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Jone Alastuey García.
Iragarkiaren kodea: L2311488