2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MIRANDA ARGA
–VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR-EGOITZA–
Deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Bukatu da lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia onetsi zuen Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitza Patronatuko lehendakariak, azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenei.
Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzako Patronatuko lehendakariaren erabakiaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. Lan-kontratudun finko izendatzea, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzuko, honako hauek: Alicia Palacios Algarra, Zuzendaritza plazarako; Irene Flamarique Alfaro, osasun-laguntzaile tekniko - erizain plazarako; María Asunción de Luis de Esteban eta María Carmen Ibáñez Echarri, sukaldari plazetarako; María Pilar García Elorz, María Visitación Ibáñez Argaña, María Teresa Iradiel Ibáñez, Virginia María Luquin Suescun, Cristina Vidarte Romano, Silvina Araceli Zabaleta Ibero, Amaya del Río Artaso, María Amaya Sesma Alcalde, María José Moreno Martínez eta Silvia Patricia Chiliquinga Oña, gerokultore - zerbitzu anitzetako plazetarako.
2. Zuzendaritzako lanpostu hutsa adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, lanaldi osoan:
–1. plaza - Zuzendaritza: Alicia Palacios Algarra.
3. Osasun-laguntzaile tekniko - erizain lanpostu hutsa adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, lanaldi osoan:
–2. plaza - Osasun-laguntzaile teknikoa - erizaina: Irene Flamarique Alfaro.
4. Sukaldariaren lanpostu hutsak adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, %66ko lanaldian:
–3. plaza - sukaldaria: María Asunción de Luis de Esteban.
–4. plaza - sukaldaria: María Carmen Ibáñez Echarri.
5. Zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa lanpostu hutsak adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, lanaldi osoan:
–5. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María Pilar García Elorz.
–6. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María Visitación Ibáñez Argaña.
–7. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María Teresa Iradiel Ibáñez.
–8. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Cristina Vidarte Romano.
–9. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Silvina Araceli Zabaleta Ibero.
6. Zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa lanpostu hutsak adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, lanaldi erdian:
–10. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Virginia María Luquin Suescun.
–11. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Silvia Patricia Chiliquinga Oña.
–12. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Amaya del Río Artaso.
–13. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María Amaya Sesma Alcalde.
–14. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María José Moreno Martínez.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko lan-kontratudun langile finko izateko.
7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Miranda Argan, 2023ko uztailaren 31n.–Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren Patronatuko lehendakaria, María Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2311322