166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Izendapen batzuk egin dira Alkatetzaren 2023ko uztailaren 28ko 2023-0305 Ebazpenaren bidez, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, sei lanpostu huts bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:

Udal-instalazioak garbitzeko arduradunaren lanpostua, E maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. Emilia Cervera Hernández.

Udal-instalazioetako garbitzailearen lanpostua, E maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. María Lourdes Martínez.

Administrari-ofizialaren lanpostua, C maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. Andrea Lebrero Los Arcos.

Eskolazainaren lanpostua, D maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. Carlos De La Victoria León.

Kultura-etxeko atezainaren lanpostua, D maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. José Luis Cerdán Pejenaute.

Kirol-instalazioetako atezainaren lanpostua, D maila, lanaldi osokoa, lan-araubide juridiko finkoan, Udaleko plantilla organikoan lanpostu huts gisa agertzen dena. Jesús Miguel Pérez LópezVailo.

Horiek guztiek karguaren jabetza hartu beharko dute hamabost egun balioduneko epean, izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2311200