166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, sukaldeko-garbiketako laguntzailearen lanpostu huts bat bete dadin (2009 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 28ko 508/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da María Isabel Cisneros Hernández izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, sukaldeko-garbiketako laguntzailearen lanposturako (2009 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, bete dadin berdintasuneko teknikariaren lanpostu huts bat (11001 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 31ko 512/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Irune Gastón Ripa kontratatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa, berdintasuneko teknikariaren lanposturako (11001 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, bete dadin teknikari sozio-kultural komunitarioaren lanpostu huts bat (10001 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 31ko 511/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Ainara Santaquiteria Echarri izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, teknikari sozio-kultural komunitarioaren lanposturako (10001 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Antsoainen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2311256