166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Alkatetzaren azaroaren 9ko 377/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean), eta, hala, Alkatetzaren uztailaren 28ko 305/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen Yolanda González Lozano kontratatzea Andosillako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, bide publikoen garbiketako peoiaren lanposturako, E maila izanik (17 zenbakia du plantilla organikoan); Alkatetzaren uztailaren 28ko 305/2023 Ebazpenaren bidez bete gabe deklaratu zen bide publikoen garbiketako peoiaren lanpostu bat, E mailakoa (16 zenbakia du plantilla organikoan), hautapen-prozesuan ez delako izan izangai inskribatu eta onarturik.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Andosillan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2311273