1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1554/2023 EBAZPENA, 2023ko uztailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 8an hartutako erabaki batean atzemandako akatsa. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, "Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak."
2023ko maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (107. zenbakia), Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 8an emandako 855/2023 Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez agindu baitzuen erabaki hau argitaratzeko: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 8an hartutako erabaki baten bidez onetsia.
Taldekatze-mailaren baldintzan aldaketak izan dituzten lanpostuen artean, ILUZTeko administrari arduradunarena ageri da (52 zenbakikoa), baina aldatu behar dena ILUZTeko Laborategiko Zerbitzuetako arduradunarena da (431 zenbakikoa).
Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 8an emandako erabaki batean -Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzeari buruzkoan- atzemandako akatsa zuzentzea. Horrela, 2023ko ekitaldiko aldaketen memorian, A.2 apartatuan (Taldekatze-mailaren baldintza aldatzea), zeinak testu hau baitu: "Arduradun lanpostu hauek merezimendu lehiaketa bidez betetzeko eskatzen den taldekatze-mailaren baldintza aldatzen da",
Honela dioen tokian:
LANPOSTU ZK. | POSTUA | ZERI ATXIKIA | HASIERAKO MAILA | AZKEN MAILA |
52 | ADMINISTRARI ARDURADUNA | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / ILUZT | C/D | B/C |
Honela esan behar du:
LANPOSTU ZK. | POSTUA | ZERI ATXIKIA | HASIERAKO MAILA | AZKEN MAILA |
431 | LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO ARDURADUNA | KUDEATZAILETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / ILUZT | C | B/C |
Bigarrena.–Agindua ematea akats zuzenketa hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2311352