166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1310/2023 EBAZPENA, 2023ko ekainaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 27an hartutako erabaki batean atzemandako akatsa. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesua onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, "Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak."

Akats material bat atzeman da Gobernu Kontseiluaren erabaki horretan, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2023ko martxoaren 14an (52. zk.), Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2023ko otsailaren 27ko 384/2023 Ebazpenaren bidez.

Hau da zuzendu beharreko akatsa: lehenbiziko apartatuko b), b.1 puntuan bi aldiz aipatzen da proba "juridiko praktikoa", proba "teoriko praktikoa" beharko lukeen tokian.

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Gobernu Kontseiluak 2023ko otsailaren 27an emandako erabaki batean atzemandako akatsa zuzentzea. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen salbuespenezko promozio prozesua onetsi zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2023ko martxoaren 14an argitaratu zen (52. zk.), errektorearen 2023ko otsailaren 27ko 384/2023 Ebazpenaren bidez.

Zehazki, lehenbiziko apartatuko b), b.1 puntuan, honela dioen tokian:

"–A mailako lanpostuak: gutxienez bi proba, bat test modukoa eta bestea juridiko praktikoa, gaitegiari buruzkoa eta tresna informatikoen bidez egiten ahalko dena. Ondoren, epaimahaiaren aurrean irakurri edo defendatu beharko da.

Bi probak baztertzaileak izanen dira.

Gaitegiak 2022ko oposizio edo oposizio-lehiaketa bidezko prozesuetan txertatutako gaitegian sartutako gaien ehuneko 40ren eta 60ren artean izanen ditu.

–B mailako lanpostuak: gutxienez bi proba, bat test modukoa eta bestea juridiko praktikoa, gaitegiari buruzkoa eta tresna informatikoen bidez egiten ahalko dena.

Bi probak baztertzaileak izanen dira.

Gaitegiak 2022ko oposizio edo oposizio-lehiaketa bidezko prozesuetan txertatutako gaitegian sartutako gaien ehuneko 40ren eta 60ren artean izanen ditu."

Honela esan behar du:

"–A mailako lanpostuak: gutxienez bi proba, bat test modukoa eta bestea teoriko-praktikoa, gaitegiari buruzkoa eta tresna informatikoen bidez egiten ahalko dena. Ondoren, epaimahaiaren aurrean irakurri edo defendatu beharko da.

Bi probak baztertzaileak izanen dira.

Gaitegiak 2022ko oposizio edo oposizio-lehiaketa bidezko prozesuetan txertatutako gaitegian sartutako gaien ehuneko 40ren eta 60ren artean izanen ditu.

–B mailako lanpostuak: gutxienez bi proba, bat test modukoa eta bestea teoriko-praktikoa, gaitegiari buruzkoa eta tresna informatikoen bidez egiten ahalko dena.

Bi probak baztertzaileak izanen dira.

Gaitegiak 2022ko oposizio edo oposizio-lehiaketa bidezko prozesuetan txertatutako gaitegian sartutako gaien ehuneko 40ren eta 60ren artean izanen ditu."

Bigarrena.–Agindua ematea akats zuzenketa hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 22an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2311351