165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

520/2023 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan NPEaren 2023ko kanpainarako aitortutako larre azalerak, baloratu ondoren Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 308/2023 Ebazpenaren III. eranskinean adierazitako azalerei egindako alegazioak. Ebazpen horren bidez, prozedura bat onetsi zen Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larre azalerak aitortzeko, erabiltzaileek 2023ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zen, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren deklarazioa egin zen. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen, irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ) onetsi zen. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarritako prozedurari jarraikiz eginen da.

Kudeaketa plan hori betetzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre eta oihanak antolatzeko proiektua onetsi zen.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 40/2023 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan larreen aprobetxamendua baimendu zen 2023ko kanpainarako. Ebazpen hori 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 308/2023 Ebazpenaren bidez, prozedura bat onetsi zen Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larre azalerak aitortzeko, erabiltzaileek 2023ko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak. Ebazpen hori 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11koan. III. eranskinean, 2023ko kanpainarako Urbasa eta Andia jabari publikoetako mendietako erabilera erkideko larreen azalera aitortu zaien pertsonen behin-behineko zerrenda ageri da.

Ebazpen horretan, orobat, hamar eguneko epea eman zen, argitaratu zenetik zenbatzen hasita, larreak lehenbizikoz erabiltzen dituzten abeltzainek, azalerari uko egiten diotenek, ustiategiaren bat eskualdatu dutenek edo aitortutako azalera aldatzeko eskatu nahi dutenek kasuan kasuko inguruabarraren berri eman zezaten.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 1eko 60/2023 Foru Aginduaren bidez, salbuespen neurri batzuk hartu ziren lehortearen ondorioz NPEaren kudeaketa, jarraipen eta kontrolerako. Foru agindu horren 8. artikuluan xedatzen da ezen Urbasa eta Andia mendietan behin-behineko azalera-esleipena duten abeltzainak salbuesten direla 2023ko kanpainan larreen aprobetxamenduaren ondoriozko betebeharretatik, zuzeneko laguntzak jasotzearen edo abere-zamak zehaztearen ondorioetarako.

Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoak egindako txostena ikusirik.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkidea izateko aitortutako larre azalerak, 2023ko eskaera bakarrean (NPE) egiten den aitorpenaren ondorioetarako, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoaren arabera. Honen bidez aldatzen diren azalerak Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 308/2023 Ebazpenean jaso ziren, hots, Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larre azalerak aitortzeko prozedura onetsi zuen hartan, zehazki, III. eranskinean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko uztailaren 12an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–2023KO (NPB) ESKAERA BAKARRAREN ONDORIOETARAKO ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ESKAEREN ZERRENDA

1.1. Uko egiteko eskaerak:

Uko egiteko eskaera hauek onartzen dira:

KANPAINA

NANa

AZKEN AZALERA

HASIERAKO AZALERA

2023

B31617400

0

9,4

2023

72635595P

0

3,29

2023

18194992Z

0

4,7

1.2. Titularra aldatzeko eskaerak:

Titularra aldatzeko eskaera hauek onartu dira:

Lagatzaileak zeukan azalera bera aitortzen zaio, edo hartzailearen azalerari gehituko zaio, hartzaileak lehendik aitortutako azalerarik badu.

KANPAINA

HARTZAILEAREN NANa

HARTZAILEAREN
AZALERA AZKENEAN

HARTZAILEAREN
AZALERA HASIERAN

LAGATZAILEAREN AZALERA

LAGATZAILEAREN NANa

2023

J71471361

89,3

0

89,3

72664096N

2023

72513689W

11,75

0

11,75

34088626G

2023

E71470488

11,75

0

11,75

29138804N

2023

72682133V

25,19

12,22

12,97

15776383Q

2023

E71085807

53,11

36,66

16,45

J31673379

2023

29137127Z

35,25

0

35,25

29152693D

2023

44640931R

23,19

0

23,19

F31196009

2023

73461360G

36,19

32,35

3,84

33416394

1.3. Eskaera berriak

Eskaera berri hauek onartzen dira, eta 0,47 hektareako ratioa esleitzen zaie II. eranskineko "igotzeko asmoa" atalean adierazitako AzLU bakoitzeko.

KANPAINA

NANa

IGO ASMO DEN AzLU
KOPURUA

AITORTUTAKO AZALERA

2023

J71178768

2

0,94

2023

72689335C

35

16,45

2023

V31862394

37,05

1,41

2023

E31532302

16

7,52

2023

72823321P

36

16,92

2023

73110860R

20

9,4

2023

72808298G

8

3,76

2023

72501740J

55,5

26,09

2023

44342244S

46,4

21,81

2023

15841180E

35

16,45

2023

J31301930

18,75

8,81

2023

B71025167

22

10,34

1.4. Azalera handitzeko eskaerak:

1.4.1. Aurretik esleitutako azalera handitzeko eskaera hauek onartzen dira:

Horretarako, egiaztatu da eskatzaileak bere errolda handitu duen, edo eskatutako AzLU kopurua handiagoa den hasierako azalera aitortzeko kontuan hartutakoa baino (2021eko kanpaina), edo 2022ko eta 2023ko kanpainetan mendira igo zen.

KANPAINA

NANa

IGO ASMO DEN AzLU
KOPURUA

AITORTUTAKO AZALERA BERRIA

2023

44632612P

72

33,84

2023

J31745599

34,35

16,14

2023

72743095Y

161

75,67

2023

72812813B

76,65

36,03

2023

72823961G

93

43,71

2023

72687163X

118,5

55,70

1.4.2. Azalera handitzeko eskaera hauek ukatzen dira:

NANa

IGO ASMO
DEN AzLU
KOPURUA

HASIERAN
AITORTUTAKO
AZALERA

UKATZEKO ARRAZOIA

15252642P

5

4,23

Igo asmo den AzLU kopurua txikiagoa da hasieran aitortutako azalera esleitzeko kontuan hartutakoa baino (*)

72704350Q

68

55,46

Igo asmo den AzLU kopurua txikiagoa da hasieran aitortutako azalera esleitzeko kontuan hartutakoa baino (*)

E71450084

150,85

70,97

Igo asmo den AzLU kopurua txikiagoa da hasieran aitortutako azalera esleitzeko kontuan hartutakoa baino (*)

72664336E

Epez kanpo aurkeztutako alegazioa

(*) Adierazitakoaren arabera 2023an igo asmo den abere kopurua txikiagoa da NPBrako azalera aitortzeko hasiera batean kontuan hartutakoa baino (308/2023 Ebazpenaren III. eranskinean jasotakoa).

Iragarkiaren kodea: F2310736