1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Foruzaingoko buruaren ekainaren 15eko 197/2023 Ebazpenaren aurka, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde aldi baterako bitarteko izaeraz izendatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko prozeduran.
Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde aldi baterako bitarteko izaeraz izendatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko prozeduran, Foruzaingoko buruak 2023ko maiatzaren 31n onetsi zuenean, 274 polizia identifikazio zenbakia duenak gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu du prozeduran onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko Foruzaingoko buruak ekainaren 15ean emandako 197/2023 Ebazpenaren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2311499