165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa xehatua, Ollarango Udal Planean, 1. poligonoko 247. lurzatian. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2023ko uztailaren 31n egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatu bat egiteko proiektua, Ollarango Udal Planean, 1. poligonoko 247. lurzatian, espazio libreak murrizteko. Amaia San Roque Astondoak eta Ana Lezaun Alfonsok sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egoki jotako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, 77. artikuluak hara igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ollaranen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2311245