2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Ondasun higigarria trukatzeko eskaintza publikoa
Azkoiengo Udalak eskaintza publikorako deia egin du, udalaren jabetzako ondasun higigarri bat truke bidez eskuratzeko:
Genie markako plataforma jasotzailea, GS2646 modeloa, lan-altuera. 9,9 metro, gehieneko karga: 454 kg.
Trukeko ondasunak justifikazioko txostenean aipatutako ezaugarriak bete beharko ditu; txosten hori espedientean dago.
Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik aitzina.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako haren) 130. artikuluan xedatuari jarraituz.
Azkoienen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2311290