2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko akta egiteko, Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat
Iruñeko Udalak 2021eko ekainaren 3ko osoko bilkuran erabakita (178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 30ean), Hilarión Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zen, 2020ko azaroaren 5eko osoko bilkuran erabaki baten bidez onetsitako plan bereziarekin bat (2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura, otsailaren 2an).
Halaber, Nafarroako Gobernuak 2021eko abuztuaren 25ean hartutako erabakiaren bidez adierazi zen "Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko. Aipatu erabakia 2021eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.
2021ko urriaren 18an sinatu zen jasotako ondasunen okupatu aurreko akta. Ondasun horiek behin betiko onespenean aipatutakoak dira.
2022ko irailaren 9ko (6/CU) Osoko Bilkuraren akordio bidez, behin betiko onetsi zen arkitektura-oztopoak kentzeko desjabetzeak kaltetuako ondasun eta eskubideen handitzea Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikineko Plan Bereziaren arabera. Erabakia 2022ko urriaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.
Halaber, Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 21ean hartutako erabakiaren bidez adierazi zen "Eslava kaleko 7. zenbakiko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela, nahitaez desjabetzeko. Aipatu erabakia 2023ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an.
Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, erabaki du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan ager daitezen, deustan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:
–Tokia:
Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoa.
Hilarión Eslava kalea, 1 bis, Iruña (Nafarroa).
–Data eta ordua:
2023ko irailaren 4an (astelehena), goizeko 9:00etan.
Iragarki honek balio izanen du jakinarazteko identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei, halakorik egonez gero, bat etorriz indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin.
Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedientea eta planoak Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis zenbakian.
Iruñean, 2023ko uztailaren 26an.–Idazkari teknikoa, Fermín Bacaicoa Barnó.
Iragarkiaren kodea: L2311056