165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde aldi baterako bitarteko izaeraz izendatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko prozeduraren aurkakoa.

Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde aldi baterako bitarteko izaeraz izendatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute 650, 454, 408, 976, 624, 572, 742, 428, 564, 603, 320, 911, 1278, 704 eta 273 polizia identifikazio zenbakiak dituztenek. Prozedura hori 2023ko maiatzaren 31n onetsi zuen Foruzaingoko buruak.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2311421