2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko 5. poligonoko 2170. lurzatian. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2023ko uztailaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Mendabiako Udal Planaren aldaketa puntual bat egiteko 5. poligonoko 2170. lurzatian (Primicia kalea 11, ZO 1.4 eremuaren barnean). María Carmen Hermoso de Mendoza Fernández de Piérolak sustatu du plana.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mendabian, 2023ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2311248