165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, Udal Planeko araudi partikularraren 51.1.2. artikuluan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egituratzailearen proiektua, Irunberriko Udal Planeko araudi partikularraren Lurzoru urbanizaezinari buruzko Araudi Partikularraren 51.1.2 artikuluan. Aldaketa Joluga Energy SLU enpresak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2311189