165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Iratxetako 1. poligonoko 553B, 158A eta 414. lurzatietan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2023ko uztailaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, xedapen zatian honako hau ezartzen duena:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea honako izenburu hau duen agiria: "Hiri-jarduketarako plan berezia, ekimen publikokoa, Leozko 5. poligonoko 10. lurzatirako". Udal honek eskatu du.

Bigarrena.–Hasiera batez onetsitako hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, behin hasierako onespenaren iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Agintzea hiri-jarduketarako plan bereziaren dokumentua argitara dadila Udal honen gardentasun atarian.

Laugarrena.–Lizentziak emateko etendura erabakitzea bi urterako, orain izapidetzen ari den aldaketaren xedearekin lotutako etorkizuneko eskaeretan eta espedienteetan.

Bosgarrena.–Informazio publikoarekin batera, hiri-jarduketarako plan bereziko eremu ukituetan dauden lurren jabeei jakinaraztea, eta erabaki hau berariaz igortzea Leozko Kontzejuari, jarduketa eremua Kontzejuaren hiri-mugartean dagoelako, behar den txostena egin dezan hilabeteko epean.

Iratxetan (Leotz), 2023ko uztailaren 26an.–Alkateordea, Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2311167