2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Kudeaketa enkargua Larraungo Udalaren alde, "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektua" gauzatzeko
Hitzarmenaren helburua da langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektua gauzatzea. Hori egin ahal izateko Udalaren eta parte hartu behar duten kontzejuen artean hitzarmena egin behar da.
Dagokion espedientea bultzaturik,
ERABAKI DA:
Lehena.–Larraungo Udalari kudeaketa enkargua egitea eta hitzarmena onartzea, Larraungo Udalak langileak kontratatu ditzan "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektua" gauzatzeko, kontratazioaren oinarri den eta horretarako sinatzen den hitzarmenean jasotako baldintza, betebehar eta eskubideekin.
Bigarrena.–Erabakia jakinaraztea esleipena egin duten kontzejuei, dagozkion ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Mugiron, 2023ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
PARTE-HARTZAILEAK:
Alde batetik, Mikel Huarte Martija, Larraungo Udaleko alkatea, Larraungo Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Manuel M.ª Argaña Intxaurrondo, Albiasuko Kontzejuko presidentea, Albiasuko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Martin Jose Bildarraz Arraras, Aldazko Kontzejuko presidentea, Aldazko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Calixto Satrustegi Azpiroz, Arruizko Kontzejuko presidentea, Arruizko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Izaro Garmendia Irastortza, Astizko Kontzejuko presidentea, Astizko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Eneko Etxekikia Juanbeltz, Azpirotz-Lezaetako Kontzejuko presidentea, Azpirotz-Lezaetako Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Maite Huarte Martija, Baraibarko Kontzejuko presidentea, Baraibarko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Imanol Jaka Navarro, Etxarriko Kontzejuko presidentea, Etxarriko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Imanol Pérez Sagastibeltza, Gorritiko Kontzejuko presidentea, Gorritiko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Migel Bidegain Otxandorena, Oderizko Kontzejuko presidentea, Oderizko Kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Calixto Satrustegi Azpiroz, Alliko kontzejuko presidentea, Alliko kontzejuaren izenean eta hura ordezkatuz,
Alderdiek Larraungo Udalaren eta Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, eta Oderizko Kontzejuen arteko hitzarmena izenpetzeko lege ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta horretarako,
ADIERAZI DUTE:
Aintzat hartuta 251/2018 Ebazpena, martxoaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien diru laguntzen deialdia onesten duena,
Larraungo Udalak, Larraungo Udalerriko toki entitateen artean egitura administratibo handiena duenez, "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektua" sustatuko du 2023ko maiatzaren 15etik irailaren 15era arte, langileak kontratatu eta Larraungo herriguneetan mantentze lanak egiteko, modu horretan, herriak txukun eta garbi manten daitezen.
Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, eta Oderizko kontzejuek baliabide tekniko gutxi dituzte eta ez dute langilerik, eta horregatik zailtasuna dute herriguneetako mantentze lanen zerbitzua kudeatu eta gauzatzeko. Horrenbestez, beste administrazio batzuen laguntza behar dute kontzejuek arlo horretan legez dituzten eskumenak betetzeko.
Ondorioz, Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, eta Oderizko kontzejuen iritziz, premia hori asetzeko irtenbide hoberena da kudeaketa enkargua egitea Larraungo Udalari "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektuko" lanak egiteko; izan ere, Larraungo Udala, bere izaera, eskumenak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak kontuan harturik, gai da aipatu zeregina modu eraginkorragoan gauzatzeko.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa enkargua egiteko, udal guztiek aldi berean formalizatu behar dute zerbitzua kudeatzeko hitzarmena.
Horregatik, administrazio publikoen arteko harremanak gidatu behar dituen elkarrekiko lankidetzaren esparruan, eta zerbitzua egiteko behar diren baliabide teknikoak ez izateagatik,
ERABAKI DUTE:
Lehenengoa.–Helburua.
Hitzarmen honen helburua da kudeaketa enkarguaren baldintzak ezartzea "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektua" gauzatzeko; Larraungo Udalak eginen die zerbitzua Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, eta Oderizko kontzejuei.
Bigarrena.–Finantzaketa.
Larraungo Udalak langileak kontratatuko ditu.
Larraungo Udalak "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektuko" lanak eginen ditu.
Larraungo Udalak "Langabeekin interes orokorreko eta sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko proiektuko" lanak egiteko behar diren arropa, tresna, eta makinaria erosi, konpondu eta ordainduko ditu.
Proiektua bukatzerakoan, Nafar Gobernuaren dirulaguntza izan ez duen langileen kostua, Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Gorriti, eta Oderizko kontzejuek ordainduko diote Larraungo Udalari, herrigune bakoitzean egindako lanorduen proportzioan, eta Udalak eginen duen likidazioaren arabera.
Larraungo Udalaren kontura izanen dira Larraungo udaletxeko lursailetan eginen diren lanak, eta Plazaolako naturbidean egiten direnak ere bai.
Hirugarrena.–Alderdiek obligazioak eta konpromisoak ez betetzearen ondorioak.
Hitzarmena sinatu duen alderdi batek alde bakarretik bertan behera uzten badu hitzarmena indarraldia agortu baino lehen, ordaina eman beharko dio Udalari kalte galerengatik.
Laugarrena.–Hitzarmena eta alderdietako konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoak.
Hitzarmen honetan ezarritakoaren jarraipena egiteko, jarraipen batzordea eratuko da, alderdi bakoitzak izendatutako kide banak osatua (ordezkari bat ere izendatuko dute), eginkizun hauekin:
–Hitzarmenaren babesean egindakoaren jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta hitzarmena garatzeko akordioak ere.
–Hitzarmena interpretatu eta betetzeko moduari buruzko arazoak ebaztea.
Bosgarrena.–Hitzarmena aldatzea.
Hitzarmenaren edukia aldatzeko, sinatzaile guztien adostasuna beharko da.
Seigarrena.–Hitzarmenaren iraupena.
Hitzarmenaren indarraldia 2023ko abenduaren 31n bukatuko da; hitzarmena urtez urte luzatzeko, hitzarmena sinatu duten udal guztietako osoko bilkurek erabaki hori hartu behar dute.
Zazpigarrena.–Hitzarmena bertan behera gelditzea.
a) Hitzarmenaren indarraldia igarotzea haren luzapena adostu gabe.
b) Sinatzaile guztiek hala adostea.
c) Sinatzaileetako batek hartutako betebehar eta konpromisoak ez betetzea.
d) Hitzarmenaren deuseztasuna aitortzen duen epai judiziala.
Adostasunaren eta onarpenaren adierazgarri, eta aurreko guztia jasota uzteko, agiri hau sinatzen da, bi aletan (alderdi bakoitzari ale bat emateko), ondorio bakar baterako,
Mugiron, Larraunen, 2023ko maiatzaren 3an.
Iragarkiaren kodea: L2311241