165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-21 unitatean, lurzati publikoa okupatu dadin sestra azpitik, ibilgailuak aparkatzeko. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko uztailaren 28ko 450 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lizarrako Udal Plan Orokorreko UE-21 unitaterako, lurzati publikoa okupatu dadin sestra azpitik, ibilgailuak aparkatzeko. Promociones y Construcciones OFP SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2311199