165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, Tafalla kaleko etxebizitza multzoko etxebizitza kolektiboko eraikinetarako. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 31n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Sara Catalán Sesmak aurkeztutako idatzia (sarrera-erregistroko zenbakia: 1012/2023), zeinaren bidez eskatzen baitu izapidetu dadila Tafalla kaleko 1, 2, 4, 6, 7, 8 , 9 eta 10 zenbakietarako xehetasun-azterketa.

Kontuan hartuz arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Sara Catalán Sesmak aurkeztutako eskaera, Tafalla kaleko 1, 2, 4, 6, 7, 8, 9 eta 10 zenbakietarako xehetasun-azterketa izapidetzekoa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Bosgarrena.–Erkidegoek eskuratu behar dutenez lerrokadura berriak exekutatzeko behar den bide publikoko azalera, xehetasun-azterketa hau behin betiko onetsi ahal izateko baldintza izanen da, hain zuzen, aurretik eskuratzea azalera hori.

Corellan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2311293