165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herri-lurrak desafektatzea, Cascante II haize-parkea ezartzeko. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2023ko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea herri-lur batzuk, beharrezkoa baita horiek okupatzea exekutatzeko Cascante II haize-parkea eta hari lotutako azpiegiturak. Eólica Cascante SLUk sustatu du.

2.–Onestea erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak.

Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da baldin jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herri-lurren Atalera, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Cascanten, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2311244