2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 27. eta 28. lurzatietan. Hasierako onespena
Carcarko Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 28an emandako Alkatetzaren 2023/159 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du 5. poligonoko 27. eta 28. lurzatietarako (Kale Nagusia 7 eta 9) xehetasun-azterketa (Carcarko Udal Plan Orokorreko AA-57 eta AA-56 jarduketa asistematikoak), Navarra de Suelo y Vivienda SAUk sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Carcarren, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L2311204