165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 93. lurzatian. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak ezartzeko Burlatako 1. poligonoko 93. lurzatian. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA) sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Behin betiko onespena eman baino lehen, interesdunak aipatu lurzatiaren forma-plano bat aurkeztu beharko du.

Burlatan, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2311182