2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Borondatezko birpartzelaziorako proiektua, Udal Plan Orokorreko 43 garapen unitaterako. Hasierako onespena
Buñuelgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 31ko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea borondatezko birpartzelaziorako proiektu bat, Udal Plan Orokorreko 43 garapen unitaterako. María Soledad Lasheras Ostak, José Manuel Monguilánek eta María Pilar Bobe Sáezek sustatu dute, esparru horretako lurren jabeak baitira, eta Juan Diego Cerdán Sansuán arkitektoak idatzi du, 2023ko uztailean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Buñuelen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2311295