165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Xehetasun-azterketa, Antigua kaleko 9. zenbakian igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Beteluko Udaleko Udalbatzak, 2023ko uztailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Antigua kaleko 9. zenbakian igogailua jartzeko; Goi-Argi Antigua kalea 9 jabekideek aurkeztu dute xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Betelun, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2311208