2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Deialdia, taxi lizentzia bat adjudikatzeko. Luzapena
Basaburuako Udaleko Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 28an egin bilkura arruntean erabaki zuen deialdia luzatzea, Basaburuako udal-mugartean hiriko taxi baterako lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko.
Eskaintzak aurkezteko epea 90 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean, eta horren oinarri arautzaileak indarrean daude.
Basaburuan, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2311354