165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Finken normalizazioa Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatiaren eta Asunción kalearen hegoaldean dagoen bidearen artean. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2023ko abuztuaren 1eko Alkatetzaren 83/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen finken normalizaziorako espedientea, Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatiaren eta Asunción kalearen hegoaldean dagoen bidearen artekoa, Izarne Beraza Elizondok eta Joaquin Resano Ejeak sustatutakoa.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Eritze Atetzen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2311321