165. ALDIZKARIA - 2023ko Augustren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGIKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aizpurgiko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lotearen deskribapena: lote bakarra, El Pinar parajeko 60. eta 61. kantoietan. Baso-espeziea: pinu gorria. Jarduketa-azalera: 13,29 hektarea. Mozketa mota: arraseko mozketa; 1,66 hektareako azalera. Bakantzea; 11,62 hektareako azalera. Zuhaitz kopurua: 9.375. Zerra-zur bolumena: 237 m³. Enbalajerako bolumena: 577 m³. Enbor txikirako bolumena: 697 m³. Bolumena guztira: 1.511 m³.

Zenbatetsitako bolumena guztira: 1.511 m³/2.325 estereo.

Lotearen guztizko zenbatespena 25.629,05 euro da. Prezioa m³ bakoitzeko 16,96 euro da eta estereo bakoitzeko 11,02 (BEZik gabe).

130/2023 Ebazpenaren bidez baimendua.

Enkantea 2023ko irailaren 12an eginen da. Agiriak, aipatu eguneko 12:00ak arte aurkez daitezke Aizpurgiko Kontzejuaren Idazkaritzan. Agiriak ondotik irekiko dira.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Aizpurgiko Udal Idazkaritzan.

Aizpurgin, 2023ko abuztuaren 1ean.–Kontzejuburua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2311319