2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Xehetasun-azterketa 13. poligonoko 1044. lurzatian. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 13. poligonoko 1044. lurzatirako (Nafarroako Foru Diputazioa etorbidea 4), Víctor Esparza Lafuente arkitektoak prestaturiko 2023ko apirilaren 11ko agiriaren arabera. Sustatzailea Sara Ganuza Jimeno da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2311202