2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena
Arguedasko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aldatu dadin 1. poligonoko 47. lurzatiko sakonera eraikigarria. Teresa Arriazu Delmasek sustatu du.
Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2311304