2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Xehetasun-azterketa, Egiarretako 10. poligonoko 68. partzelan. Hasierako onespena
Arakilgo Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 1ean, honako ebazpen hau eman zuen: Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Egiarretako 10. poligonoko 68. partzelan, Miguel Goñi Sarasola jaunak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arakilen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2311326