165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Birpartzelazio proiektua UE 4-A "Carbonilla" unitatean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 1ean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Altsasuko Udal Planaren EU 4-A "Carbonilla" unitatearen borondatez birpartzelatzeko proiektuan. Aldaketa sustatu du unitate horretako Birpartzelazio Batzordeak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Altsasun, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2311361