2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez
Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko abuztuaren 1ean, erabaki zuen onestea deialdi murriztu bat eta haren oinarriak, bete daitezen zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Eguesibarko Udalaren zerbitzukoak izanen dira, eta 8.4, 8.12, 8.13 eta 8.14 zenbakiak izanen dituzte plantillan.
Deialdi hau eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta oinarri hauetan ezartzen denari:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da betetzea zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu, C mailakoak, barne-igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez, jarraikiz behar den prozedurari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusitako prozedurari.
1.2. Plantilla organikoaren aldaketa bat onetsi zen hasiera batez 2023ko martxoaren 7an, eta gero behin betikoa bilakatu zen, ez zelako alegaziorik aurkeztu (2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 8koa); aldaketa horren bidez, hain zuzen, sortu ziren zerbitzu anitzetako ofizialaren hiru lanpostu (plantillan 8.12, 8.13 eta 8.14 zenbakiak dituztenak) barne-igoera murriztuaren bidez betetzeko, lehendik zegoenarekin batera (plantilla organikoan 8.4 zenbakia duen lanpostua). Hala, aipatutako barne-igoeran, D mailako zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostutik abiatuta, C mailako zerbitzu anitzetako ofizialaren lau lanpostu bete behar dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, jarraikiz behar den prozedurari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozedurari. Maila horretan sartzeko arrazoia da dagokien lanean egin behar izatea goragoko mailari dagozkion zereginak.
Lau lanpostuak lan publikoaren eskaintzan sarturik daude, bete daitezen (Tokiko Gobernu Batzarraren 2018-10-29ko eta 2023-04-25eko erabakiak).
1.3. Hautapen probak gainditu ondoren zerbitzu anitzetako ofizial izendatzen direnak, Zerbitzu Anitzetako Departamentuari atxikiak, C mailan edo taldean sailkatuko dira, eta jasoko dituzte maila horretako ordainsariak.
1.4. Mailaz igoko dira prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren izangaiak.
1.5. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa, izan funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Halaber, eutsiko dio eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari.
1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Eguesibarko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.
b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.
c) Frogatzea Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak benetan egin dituela.
d) Edukitzea Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako Goi Mailakoa edo baliokide bat.
Titulazio hori izateko baldintzaren ordez, aski izanen da frogatzea zortzi urte eman izana benetan Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuan.
Eskabideak aurkeztean frogatu beharko da betetzen direla baldintza horiek.
3.–Eskabideak eta tasak.
3.1. I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira deialdian parte hartzeko eskabideak, eta erregistratu beharko dira Eguesibarko Udalaren erregistro elektronikoan (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.e) artikulua, –lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea–) hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira deialdian eskatzen den titulazioaren frogagiriak edo, bestela, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatearenak. Orobat, aurkeztu beharko da tasak ordaindu izanaren ziurtagiria, eta merezimenduak baloratzeko behar den dokumentazioa.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.4. Espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideengatik 6,00 euroko tasa ordaindu beharko da, Caixabankeko ES22 2100 5323 4822 0008 2104 kontuan edo udaletxean bertan. Tasa ez bada ordaintzen eskabideak aurkezteko epearen barrenean, izangaia baztertu eginen da.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
4.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Xuriñe Peñas López, Eguesibarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Javier Villanueva Aldave, Eguesibarko Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Ángel Abaurrea Echarte, Eguesibarko Udaleko arkitekto teknikoa.
–Ordezkoa: Juan Jesús Yoldi Jiménez, Eguesibarko Udaleko ingurumeneko eta lorategietako teknikaria.
–Epaimahaikidea: Ángel Zubeldía Laborda, Eguesibarko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako arduraduna.
–Ordezkoa: Maite Mendive García, Eguesibarko Udaleko Langileen Administrazioko teknikaria.
–Epaimahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Epaimahaikide-idazkaria: Jesús Erburu Arbizu, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa / kudeatzailea.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, oposizioaldia lehenbizi eta lehiaketaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa. Oposizioaldia baztertzailea izanen da, eta lehiaketaldian baloratuko dira, soilik, oposizioaldia gainditu dutenen merezimenduak.
6.3. Oposizioaldia.
6.3.1. Ariketa bakarra, teoriko-praktikoa: idatziz erantzun beharko zaie 30 galderari. Horiek izanen dira II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira. Hala, galderaren balioaren heren bat kenduko da baldin erantzuteko aukerak hiru badira, eta, aldiz, balio horren laurden bat kenduko da baldin erantzuteko aukerak lau badira. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.
6.3.2. Epaimahaiak ariketa teoriko-praktikoaren emaitza argitaratuko du iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
6.3.3. Oposizioan 70 puntu lor daitezke gehienez, eta 35 puntu beharko dira ariketa gainditzeko.
6.3.4. Oposizioko ariketa baztertzailea izanen da. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.3.5. Deialdi bakarra eginen da probetarako, eta izangaiek haietara agertu beharko dute aldean daramatela nortasun agiri nazionala edo horren legezko baliokidea. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.4. Lehiaketaldia.
6.4.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
6.4.2. Merezimenduen baremoa:
a) Nafarroako administrazio publikoetan, salbu toki administrazioan, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostuan egindako zerbitzuengatik, urte bakoitzeko 0,50 puntu.
b) Toki administrazio publikoetan, zerbitzu anitzetako peoi lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, urtebete bakoitzeko 2 puntu, eta urtebetera iristen ez diren denbora zatiengatik, hainbanatuta dagokiona.
c) Titulu akademikoak:
–Goi mailako titulazio akademikoak: 2 puntu, titulu bakoitzeko.
–Erdi mailako titulazio akademikoak: puntu bat, titulu bakoitzeko.
Titulu akademiko batzuk merezimendu gisa alegatu badira eta baremoaren barrenean balorazio zehatza badute, ez dira baloratuko titulu horiek lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak. Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.
6.4.3. Lehiaketaldiko puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.
6.4.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du merezimenduen behin-behineko balorazioa, iragarki-taulan eta, kasua bada, web-orrian, eta hiru egun naturaleko epea irekiko da alegazioak egiteko. Hura bukatutakoan, eta alegazioak ebatzita (baldin aurkeztu badira), behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.
7.1. Prozesuaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera, Eguesibarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.
7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki diren izangaien alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu-kopuruan sartzen diren izangaien alde. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatutako hautaketa-prozedura bukatutakoan, alkateak, izendapen proposamenarekin bat, ebazpen bidez izendatuko ditu prozedura gainditu eta deialdiko lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak, eta horiek izanen duten maila berria zehaztuko dtu. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuek lanpostuaz jabetu beharko dute, edo lan kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_e.pdf
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
1. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Segurtasun neurriak pintura, zurgintza, mekanika eta igeltserotzako ohiko lanetan.
2. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.
3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren maneiuari buruzko ezagutza.
4. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, etengailu magnetotermikoak eta etengailu diferentzialak.
5. gaia.–Argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
6. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak. Lanabesak. Materialak. Mantentze- eta konpontze-lanetarako oinarrizko eragiketak.
7. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.
8. gaia.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.
9. gaia.–Eraikinen, bideen eta hiri-altzarien mantentze-lanak. Pintura oro har, apaintzeko pintura eta obrako pintura. Bideetako pintura. Pinturako lanabesak, materialak eta produktuak, pintura-lanak.
10. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Lanabesak. Materialak. Igeltserotza-lanak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta hormak egitea. Zimenduak jartzea. Ehorzketak.
11. gaia.–Zurgintzako kontzeptu orokorrak: zurgintzako lanabesak, zurgintzako materialak, zurgintza-lanak.
12. gaia.–Sarrailagintza eta metalgintza. Oinarrizko ezagutzak. Lanabesak. Materialak. Tratamendu termikoak eta azaleko tratamenduak. Sistema mekanikoak konpondu, doitu eta erregulatzea. Sarrailen, banden, gontzen eta ateetarako bestelako burdinerien mantentze- eta konpontze-lanetarako oinarrizko eragiketak.
Sarrigurenen, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2311380