2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, hautaproben bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
Santakarako udalak, Alkatetzaren 2023ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bitartez, honako deialdi hau eta hura arautzeko oinarriak onetsi zituen:
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bitartez, Santakarako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Deialdiaren oinarriak Santakarako Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://santacara.sedelectronica.es.
Santakaran, 2023ko uztailaren 27an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2311129