165. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LARRAGA

Lan publikoaren eskaintza 2023rako

Alkatetzaren abuztuaren 2ko 64/2023 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta harekin bat datozen xedapenak onesten dituen ekainaren 5eko 113/198 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, onetsi egin da Larragako Udaleko lan publikoaren eskaintza 2023. Hona hemen egonen diren lanpostuak:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. Plantillako kodea: 7. D maila, C mailara parekatutakoa. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2311355