2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARRALDA
23-00958 gora jotzeko errekurtsoa, lotuta dagoena idazkari/kontu-hartzaile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin
Honen bidez, jakitera ematen da 23-00958 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), Garralda eta Ariako Udalen Batasuneko alkatearen 2023ko apirilaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, idazkari/kontu-hartzaile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta aldi baterako betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Garraldan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Gurutz Gorraiz Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L2311543