2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
513/2023 Ebazpena, 2023ko abuztuaren 1ekoa, Antsoaingo alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, Antsoaingo Udaleko D mailako udal funtzionarioen artean, babes harturik Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 15.6 artikulua. Lanpostuak 5001 identifikazio-zenbakia du plantilla organikoan, eta Mantentze-lan Orokorretarako Arloari atxikia dago.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 22ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zedin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, Antsoaingo Udaleko D mailako udal funtzionarioen artean, babes harturik Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 15.6 artikulua. Lanpostuak 5001 identifikazio-zenbakia du plantilla organikoan, eta Mantentze-lan Orokorretarako Arloari atxikia dago.
Ebazpen hura argitaratu zen 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 8an, eta aldatu zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko ekainaren 15ean hartutako erabaki baten bidez. Aldaketa hori argitaratu zen 2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an.
Bukatu da eskaerak aurkezteko epea, eta ez dago izangai bazterturik; hala, bidezkoa da onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, adieraztea zein den deialdiko proba egiteko eguna eta epaimahaiaren osaera jendaurrean jartzea.
Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea (eranskin gisa erantsi da), deialdi honetan: deialdia, bete dadin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, Antsoaingo Udaleko D mailako udal funtzionarioen artean, babes harturik Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren 15.6 artikulua. Lanpostuak 5001 identifikazio-zenbakia du plantilla organikoan, eta Mantentze-lan Orokorretarako Arloari atxikia dago.
Bigarrena.–Interesdunei adieraztea ezen deialdiaren 8. oinarrian aurreikusitako proba eginen dela 2023ko irailaren 22an, 8:00etan, Antsoaingo Udaletxean.
Hirugarrena.–Honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:
Epaimahaiburua: Marta Diez Napal, Antsoaingo Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Aritz Ayesa Blanco, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.
Lehen epaimahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi, Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuen burua.
Ordezkoa: Miren Josu Blanco Ocerin, Antsoaingo Udaleko hirigintzako teknikaria.
Bigarren epaimahaikidea: Txemari Zurbano Peñas, Uharteko Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.
Ordezkoa: Javier Urtiaga Sanz, Antsoaingo Udaleko udaltzaina.
Hirugarren epaimahaikidea: Rubén Sánchez Martínez, izendatu dena Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak proposaturik.
Ordezkoa: Arantzazu González Torralba, izendatu dena Antsoaingo Udaleko langileen ordezkaritzak proposaturik.
Idazkaria: Iñigo Anaut Peña, Antsoaingo Udaleko laneko eta giza baliabideetako aholkularia.
Ordezkoa: Ainara Armendáriz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da adierazitako ebazpen horien aurka hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDA
Izangai onartuen zerrenda.
HERNÁNDEZ DÍEZ DE ULZURRUN, CÉSAR
Izangai baztertuen zerrenda.
Bat ere ez.
Antsoainen, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2311342