163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

3/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aparteko kredituaren eta diru-sarreren bidezko kredituen 3-2023 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena, 2023ko uztailaren 10eko osoko bilkura berezian erabaki baitzen, jendaurrean egon zen hamabost egun naturalean Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian, 2023ko uztailaren 11tik 26ra (biak barne). Epe horretan ez zen erreklamaziorik jarri.

Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta indarrean jartzen da jendaurrean egoteko aldia amaituta; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin 2023ko aurrekontua betearazteko oinarrien 9.4 puntuan (Udalbatzak onesti zituen, 2023ko apirilaren 4an egindako osoko bilkura berezian) eta Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Hona hemen aldaketa, zehatz-mehatz:

GASTUEN aurrekontua:

Aurrekontu-aplikazioa: 4520-6390001.

Azalpena: Hodi nagusia konpontzeko lanak.

Zenbatekoa: 271.783,70 euro.

Finantzaketa, DIRU-SARREREN aurrekontuaren bidez

Aurrekontu-aplikazioa: 87000.

Azalpena: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Zenbatekoa: 95.138,38 euro.

Aurrekontu-aplikazioa: 7508004.

Azalpena: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Next Generation).

Zenbatekoa: 186.655,38 euro.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2023ko uztailaren 27an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2311125