2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLOZKO KONTZEJUA
Herri-lurzatien aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea
Allozko Kontzejuak 2023ko uztailaren 4ko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak laborantzako herri-lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioko modalitatean. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, aipatzen direnak Allozko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Allotzen, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Eduardo Aranguren Olangua.
Iragarkiaren kodea: L2311134