2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko uztailaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2023 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Erronkarin, 2023ko uztailaren 21ean.–Batzordeburua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2311013