163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Gordailuak eratzea

2023ko otsailaren 13an, Erdialde-Mairagako Mankomunitateko buruak 2023/0022 ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:

Gordailuen Kutxa Orokorrean berme edo gordailu bat eratzea jarduera instrumental edo izapide-jarduera bat da, prozedura nagusi bat betetzeko: kontratu bat, nahitaezko desjabetze bat, dirulaguntza bat edo bestelako administrazio-jarduera bat. Prozedura hori ekonomikoa da, eta botere publikoek babestu beharreko interesa izan nahi du. Horrenbestez, beharrezkoa da Gordailuen Kutxa Orokorrak ahalbidetzea zerbitzatzen duen prozedura nagusia eta horren xedea atzerapenik gabe eta modu eraginkorrean bete dadin.

Prozedura bat artikulatu beharra dago, eskudiruzko gordailuak kudeatzen laguntzeko, Erdialde-Mairagako Mankomunitateak jarduerak gauzatu ahal izateko. Arautu beharra dago nola eratuko eta nola deuseztatuko diren gordailu horiek.

Gordailu horiek eratzea eta deuseztatzea joko dira Erdialde-Mairagako Mankomunitateak egindako kobrantza eta ordainketatzat.

Gordailuak zer eratako jarduketari dagozkion, jarduketa hori gauzatzeko eskumena duen Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen organoa arduratuko da aipatu bezala eratutako gordailuak kontrolatzeaz, kudeatzeaz eta erregistratzeaz.

Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen estatutuen 16. artikuluak ezartzen duenez, mankomunitateburuak dituen eskudantzien artean honako hauek daude:

d) Aurrekontuko kontsignazioen barrenean Mankomunitateak egin behar dituen ordainketetarako agindua ematea.

e) Bertako funts eta ondasunak administratzea, eta aurreko ekitaldiko kontuak agertzea urte naturalaren lehen seihilekoan.

Horregatik,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Gordailuak eratzeko baimena ematea partikularrei, este partikularren eskura jartzeko, gordailu horien xedea denean Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen organoek bere gain hartutako betebeharrak gauzatzea.

Era berean, gordailuak Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen organoek eratu ahalko dituzte partikularren alde.

Bigarrena.–Ondorio horietarako, kasuan kasuko prozedura administratiboa egiazki betetzen dela aitortu behar duen organo kudeatzaileak ordainketa-gutuna emanen du.

Hirugarrena.–Gordailuak eratzeko, horien zenbatekoa sartuko da Erdialde-Mairagako Mankomunitateko Diruzaintzan. Gordailua eratutzat joko da aipatu diruzaintzan sartzen den unetik.

Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen organo bati badagokio gordailu bat eskudirutan eratzeko betebeharra, gordailua eratutzat joko da horretarako aitortzen den aurrekontu-betebeharra ordaintzen denean. Ordainketa hori eginen da formalizazio bidez ordaintzeko barne-mekanismoak erabilita.

Organo kudeatzaileek erregistratu eta kontrolatu beharko dituzte eskudirutan eratutako gordailuak.

Laugarrena.–Dagokion organoak erabakiko du gordailua deuseztatzea, horretarako ezarritako baldintzak betetzen direnean. Behin erabaki hori hartuta, eta Kontu-hartzailetzak fiskalizazioa egin ondoren, dagokion ordainketa eginen da dagokion hirugarrenaren alde.

Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen Zerbitzu ekonomikoei, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Tafallan, 2023ko uztailaren 26an.–Mankomunitateburua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2311101