2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera lizentziaren eskaera.
Erlijio-zentroa
Jakinarazten da espedientea Idazkaritzan egonen dela hogei egun balioduneko epean, berrikusteko eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Hori dena, bete beharrez xedatutakoa martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.3 artikuluan (dekretu horrek onesten du erregelamendu bat, garatzen duena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea).
Sustatzailea: Ministerio Jesucristo Pan y Vida.
Jarduera: Erlijio-zentroa.
Tokia: Landazabal industrialdea, B kalea, 6. zenbakia.
Atarrabian, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2310997