163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa Udalaren Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza hori aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da.

Vianan, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2310916