1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
138C/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Planiger SA enpresaren Oblatas, Argarai eta Mutiloako lantokietarako hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruz Batzorde Paritarioan lortutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Planiger SA enpresaren Oblatas, Argarai eta Mutiloako lantokietarako hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruz Batzorde Paritarioan lortutako akordioaren testua (kode zenbakia: 31101741012020), erregistro honetan 2023ko maiatzaren 22an sartu zena enpresaren ordezkaritzak eta ordezkaritza sindikalaren zati batek 2023ko martxoaren 15ean izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
PLANIGER SA ENPRESAREN OBLATAS, ARGARAI ETA MUTILOAKO LANTOKIETARAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAREN AKORDIOA
Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.
BILDU DIRA:
Marian Bautista andrea, Jose Manuel Piquer jauna, Carmen Iglesias andrea, Ángela Miranda jauna eta Virginia Bañales andrea, den-denak Planiger SA enpresaren Oblatas, Argarai eta Mutiloako lantokietarako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioko kide direla.
ADIERAZTEN DUTE:
Bertaratuek hitzarmen kolektibo horren batzorde paritarioa osatzen dute, zeina 8. artikuluaren arabera eratu baitzen. Hitzarmen hori, gaur egun, indarrean dago aurreraeraginez, Hitzarmen Kolektiboaren 4. artikuluari jarraikiz, 2021eko urriaren 21ean hitzarmena salatu baitzen (kodea: 31101741012020). Ondorioz, haren funtzionalitatea eta eskumena2024ko ekainaren 30era arte hedatu ziren.
Alderdiak ados jarrita eta bien intereserako, akordio honetara iritsi dira:
AKORDIO BAKARRA
Planiger SA enpresak erabaki du Iruñeko Oblatas, Argarai eta Mutiloako zentroei atxikitako langileen oinarrizko soldata %5,35 igotzea. Igoera horrek 2022ko azaroaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Era berean, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta oinarrizko soldata arestian adierazitako ehunekoan igo ondoren, soldata-kontzeptu horren bigarren igoera bat izanen da, %0,58koa.
Bi igoera horiek oinarrizko soldataren gainean aplikatuko dira, eta atzerakinak eta soldataren eguneratzea 2023ko apirileko nominan ordainduko dira.
Dokumentu honekin batera doaz 2022ko (azaroaren 1etik aurrera) eta 2023ko soldata-taula eguneratuak, hurrenez hurren.
LANBIDE TALDEA | 2021 (euro) | 2022 (euro) | 2023 (euro) | IGANDEAK/ JAIEGUNAK, EGUNEKO (euro) | ANTZINATASUNA, HILEKO (euro) |
MEDIKUA | 2.666,43 | 2.809,08 | 2.825,37 | 15,00 | 18,03 |
MEDIKUAK | 2.666,43 | 2.809,08 | 2.825,37 | 15,00 | 18,03 |
FARMAZIA | 2.441,77 | 2.572,39 | 2.587,31 | 15,00 | 18,03 |
PSIKOLOG | 2.021,32 | 2.129,46 | 2.141,81 | 15,00 | 18,03 |
KOORDIN. | 1.806,30 | 1.902,94 | 1.913,98 | 15,00 | 18,03 |
EUD/OLT | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
EUD/OLT | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
GIZARTE HEZ. | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
FISIOTER. | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
TERAPEUT. | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
GIZ. LANG. | 1.720,28 | 1.812,31 | 1.822,82 | 15,00 | 18,03 |
ADM. LANG. | 1.438,60 | 1.515,56 | 1.524,35 | 15,00 | 18,03 |
ADM. OF. | 1.438,60 | 1.515,56 | 1.524,35 | 15,00 | 18,03 |
SUK. BURUA | 1.376,20 | 1.449,83 | 1.458,24 | 15,00 | 18,03 |
MANTENTZE-LANAK | 1.376,20 | 1.449,83 | 1.458,24 | 15,00 | 18,03 |
MONITOREAK | 1.376,20 | 1.449,83 | 1.458,24 | 15,00 | 18,03 |
HARRERA/ADMI | 1.161,17 | 1.223,30 | 1.230,39 | 15,00 | 18,03 |
ADM. LAG. | 1.161,17 | 1.223,30 | 1.230,39 | 15,00 | 18,03 |
FARM. LAG. | 1.118,17 | 1.177,99 | 1.184,82 | 15,00 | 18,03 |
SUKALDARIA | 1.118,17 | 1.177,99 | 1.184,82 | 15,00 | 18,03 |
GIDARIA | 1.118,17 | 1.177,99 | 1.184,82 | 15,00 | 18,03 |
GEROKULK. | 1.118,17 | 1.177,99 | 1.184,82 | 15,00 | 18,03 |
GEROKULT. | 1.118,17 | 1.177,99 | 1.184,82 | 15,00 | 18,03 |
GAUEKO ZAIND. | 1.075,17 | 1.132,69 | 1.139,26 | 15,00 | 18,03 |
SUK. LAG. | 1.032,16 | 1.087,38 | 1.093,69 | 15,00 | 18,03 |
BUL. LAG. | 1.032,16 | 1.087,38 | 1.093,69 | 15,00 | 18,03 |
GARB.-IKUZ. | 1.032,16 | 1.087,38 | 1.093,69 | 15,00 | 18,03 |
GARB. LISATZ. | 1.032,16 | 1.087,38 | 1.093,69 | 15,00 | 18,03 |
GARB. | 1.032,16 | 1.087,38 | 1.093,69 | 15,00 | 18,03 |
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, bertaraturikoek honako akta hau sinatu dute goian aipatu tokian eta egunean.
Iragarkiaren kodea: F2311092