163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Aldaketa, Kirol-instalazioak erabiltzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2023ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Kirol-instalazioak erabiltzeko ordenantzan.

Onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2311294