2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena
Untzuko Kontzejuak, 2023ko uztailaren 28an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.
Hasieraz batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Untzun (Txulapain), 2023ko uztailaren 31n.–Kontzejuko burua, M.ª Cristina Aguinaga Mendioroz.
Iragarkiaren kodea: L2311260