2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Aldaketa, ordenantza honetan: ordenantza, tasak arautzen dituena Udalaren
kirol-instalazioak erabiltzeko ("kirol plus" txartela). Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2023ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2023ko ekitaldiko prezio publikoak, honako hauei dagokienez: igeriketako ikastaroetako prezioak, 2023ko udako sasoirako, "kirol plus" txartela dutenendako baldintzei eta prezioei dagokienez. Hasierako onespenaren erabakia 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena behin betikoa bihurtzen da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.-1-c) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Argitara ematen da behin betiko onetsitako testua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen:
Paragrafo bat gehitzen da "Tarifak" izeneko apartatuko goiburuan, 3. kapituluan (Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko), honako idazketaren arabera: "Tarifak: * "Kirol plus" txartelaren titularrak doan sartzen ahalko dira programa horren parte diren Ultzamako Udalaren kirol instalazioetan, instalazio bakoitzaren ordutegiaren eta egutegiaren barnean".
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko uztailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2310754