2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURELU LONGIDAKO KONTZEJUA
Herri-lurren mugaketa
Kontzeju honek, 2023ko uztailaren 15ean egindako bilkuran, berariaz idatzitako txosten tekniko eta juridikoak ikusita, honako hau erabaki du:
1. Espedientea abiaraztea, herri-lurretako ondasunen eta jabari publikokoen mugaketa administratiboa egiteko, ikusi baita batzuen mugak ez direla zehatzak eta beste batzuk ez direla behar bezala okupatzen ari, eta hala jasota baitago Echarri Iribarren teknikariak prestatutako memorian. Orobat, espediente horri eranstea eskura dagoen dokumentazio guztia, helburua baita irizpide bat sortzea.
2. Jabetza Erregistroari informazioa eskatzea, espedienteak ukitutako higiezinen erregistro egoera egiaztatu ahal izateko.
3. Erabakia jakinaraztea ukitutako jabeei eta mugakide diren lurretako jabeei eta, hala behar denean, haien gaineko bestelako eskubide errealen titularrei. Horiek guztiek egoki irizten dituzten agiri guztiak aurkezten ahalko dituzte Longidako Udalean, beren eskubideak frogatu eta defendatzeko, lanak hasi baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.
4. Lanak hasteko eguna bi mila eta hogeita hiruko azaroaren hogeia (2023/11/20) izanen da.
5. Mugaketarako espedientea hasteko erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Longidako Udalaren iragarki-taulan lanak hasteko ezarri den eguna baino 60 egun lehenago. Hain zuzen, egun hori legez ezarritako moduan onetsi eta jakinaraziko da.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 51. artikuluari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien agiri guztiak aurkezten ahalko dizkiote Longidako Udalari, beren eskubideak frogatu eta defendatzeko lanak hasi baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegazio bakar bat ere onartuko.
Espedientea kontzejuko idazkaritzan eta Longidako Udalaren bulegoetan dago, Aosen.
Murelo Longidan, 2023ko uztailaren 15ean–Kontzejuko burua, Martín Huarte Ollo.
Iragarkiaren kodea: L2310755